24-25 tasak
Tarifak bankutik kobratzen dira hilero, irailetik ekainera arte. (Hileko kuota gehi urtean behin 15€ materialagatik).
Kontserbatorioko beka
Uztailan, Kontserbatorioko diru-laguntza eskatzeko epea zabaltzen da. Diru-laguntza hori Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleei zuzenduta dago, eta, berori jasotzeko, Durangon erroldatuta egon behar da.
Kurtso osagarrien beka
Urrian, kurtso osagarriak egiteko diru-laguntza eskatzeko epea zabaltzen da. Kurtso horiek zentroan egiten ari diren ikasketak osatzeko izan behar dira. Diru-laguntza hori Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleei zuzenduta dago, eta, berori jasotzeko, Durangon erroldatuta egon behar da.
Beste herri batzuetan ematen dituzten diru-laguntzak
Beste herri batzuetan, adibidez, Iurretan, diru-laguntzak ematen dizkiete Durangoko Musika Eskolan ikasten ari diren ikasleei, kuoten diferentzia berdintzeko. Eskaerak ikasle bakoitzari dagokion udaletxean egin behar dira.