La Cornisa

Musika Eskola eta Kontserbatorioa

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioa Durangoko Udalaren mende dagoen musika-ikastegi publikoa da.

 

Idazkaritza eta Ordutegiak

Ordutegiak
Astelehenetik ostiralera 11:30etik 15:00etara.
Astelehen arratsaldean 16:00etatik 19:00etara
Gabonetako eta Aste Santuko oporretan itxita egongo da.
Uztailean goizez zabalik egongo da.

Kontaktuak
Telefonoa: 94 603 0035
Helbide elektronikoa: bertzilla@durango.eus



Zelan heldu

GPS koordenatua:

N43º10.178’ W2º37.862’

 Autoz:

Durangok TAO du, eta merkeagoa da autoa Landako Erakustazokako aparkalekuan uztea. Gainera, aparkaleku hori Musika Eskolatik hurbil dago, Plateruena Kafe Antzokia dagoen plazan bertan. Aparkalekutik irten, Kafe Antzokira hurbildu eta eskumaldean utziko dugu. Ondoren, trenbideak pasako ditugu, eta, ezkerraldera eginda, berehala aurkituko dugu Musika Eskola.

 Autobusez:

 Autobus linea hauek Durangoko Landako Gunera heltzen dira:

 Bizkaibus

3911 - DURANGO - Iurreta - Amorebieta - Lemoa - Bedia - Galdakao - Etxebarri - Bilbo
3912 - Eibar - Ermua - DURANGO - Bilbo
3913 - Arrazola - DURANGO
3914 - Elorrio - DURANGO
3915 - Ondarroa - DURANGO - Bilbo
3923 - Elorrio - DURANGO - Bilbo
3924 - Ermua - DURANGO – UPV/EHU
Informazio gehiago: http://www.bizkaia.net/herri_lanak/bizkaibus/

Continental auto

Autobus horiek Gasteiz eta Durango lotzen dituzte.

Informazio gehiago: http://www.continental?auto.es

Autobusak Madalena plazan gelditzen dira. Musika Eskolara heltzeko, Ermodo kaletik gora joan behar dugu, Montebideo Etorbidera heldu arte. Etorbide hori hartu eta zuzen jarraitu behar da, Eskolara heldu arte.

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
Pribatasun Politika
La Cornisa