Gure helburua
Bartolome Ertzilla” musika eskola gara, Durangoko Udalaren erakunde autonomoa.
Gure helburua da ikasleak heztea eta musika prestakuntza kalitatezkoa, malgua eta pertsonalizatua ematea.
Hiru asmo hauei egiten diegu aurre:
- Ikasleak heztea eta motibatzea musikaz disfrutatu dezaten.
- Ikaslea prestatze musikari amateurra izan dadin.
- Ikaslea gaitzea gerora profesionalizatu dadin.
Era berean, musika hedatzeko bokazioa ere badugu, Durango eta bere inguruaren aberastasun kulturalean eragiteko asmoz.
Hauxe daukagu:
- Lan-talde profesional kualifikatua, eta etengabeko prestakuntzari ekiten dioena. Lan-talde honetan irakasleak eta bestelako langileak sartzen dira.
- Eskaintza zabala, eta harrera pertsonalizatua.
- Metodologia berriztatua eta ikasleen beharrizanei egokitua.
- Baliabide material didaktiko eta teknologiko aproposak eta beharrizanei egokituak.
Musika Eskolak EFQM kudeaketa-eredua onartua du, eta etengabeko hobekuntzaz baliatzen da zerbitzuari kalitaterik handiena emateko.
Nahi duguna
- Ikasleei prestakuntzarik onena ematea, berdin delarik etorkizunean afizionatuak edo profesionalak izango diren.
- Musikari eta pertsonak heztea, euren bizitzan zehar musikarekin edo/ta musika-praktikarekin lotuta izan daitezen.
- Erreferente bilakatzea lortutako emaitzei esker.
Inspiratzen gaituzten baloreak
- Zerbitzu-bokazioa.
- Etengabeko hobekuntza lortzeko jarrera.
- Errespetua ikasleari: errespetua bere interesei, ezaugarriei eta gaitasun pertsonalei.
- Motibazioa.
- Lan taldean jarduteko izpiritua.
- Proiektu amankomunaren parte sentitzea.
- Hobetu nahia.
- Begikortasuna eta harreman konstruktiboak.
- Eraginkortasuna bilatzea.
- Gardentasuna.
Dokumentu osoa jaitsi