La Cornisa
Helduentzako kultura-aisia
Helduentzako kultura-aisia

Zure denbora librearen tarte bat kulturari eskaini nahi al diozu era atsegin, eskuragarri eta oso lasaigarrian, Musika klasikoaren eta Operaren mundua ezagutuz?


Hitzaldi hauek ez dira musika klasikoa gustuko duten eta konpositore berriak, obra ezezagunak eta ohikoak ez diren musika generoak deskubritu nahi duten pertsonentzat bakarrik; BAITA kontzertu batera inoiz joan ez arren, mundu zoragarri honen inguruan gutxieneko jakin-mina sentitzen duten eta hura nola esploratu ez dakiten guztientzat ere.

EZ DA INOLAKO EZAGUTZA MUSIKALIK BEHAR!!!

ZER EGITEN DUGU?

  • Denetarik entzuten dugu: musika barrokotik hasi eta gure konpositore garaikideenetaraino. Ez digu ezerk ihes egiten. Super eklektikoak gara

NOLA EGITEN DUGU?

  • Hitzaldiak urtebeteko 2 ziklotan egituratzen dira, eta gai nagusi baten ingurukoak izan ohi dira. Gaiak urtero aldatzen ditugu. Ez zaigu errepikatzea gustatzen.
  • Saioek 1h ½ irauten dute eta IKUS-ENTZUNEZKOAK dira: horretarako, YouTube-ko grabaziorik onenak erabiltzen ditugu, eta, operaren kasuan, kalitate handiko DVD proiekzioetan oinarritzen gara. Hau guztia, entzuleak grabaziorik onenak entzun ditzan iraganeko zein gaur egungo interpreterik onenekin.
  • Obra bakoitza ikuspegi sozio-artistikotik aurkeztea gustatzen zaigu: Hitzaldiaren hasieran obra(k) aurkezten d(ir)a, konposatu zen une soziohistorikoa, obraren zergatia eta helburua, eta egilearen egoera pertsonala zein zen azalduz. Konpositoreen bizitza pertsonalari buruz hitz egingo da,
    obra eta egilea bera hobeto ulertzen lagunduko baitigu, hau da, bere alde gizatiarra, ahuleziak, maniak, gizartearekiko harremanak…

ZIKLO HAUETAKO PARTE-HARTZAILEENTZAKO ABANTAILAK

Guztiek dute EOSeko (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa) eta BOSeko (Bilbao Oskestra Sinfonikoa) abonuetako sarbidea; eta OLBE-rako (Operaren Bilboko Lagunen Elkartea) sarrerak prezio berezietan eskuratzeko aukera, musika-erakunde horiekin ditugun lankidetza-hitzarmenei esker. Bilboko Elkarte Filarmonikoaren urteko programaziotik aukeratutako kontzerturen batera ere joaten gara.

HORREZ GAIN, gure autonomia erkidegoko ekitaldi interesgarri guztiei buruzko, beste probintzia batzuetako jaialdien (hala nola: “Donostiako Musika Hamabostaldia”, Gaubeako “Schubertiadas”, “Santaderreko Jaialdia”), atzerriko jaialdien (Bordele, Toulouse, Bayreuth); edota diskografia eta interprete gomendagarrien inguruko aholkularitza eta informazioa ESKAINTZEN DUGU.



Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa