La Cornisa
 
ImagenNoticia
26/05/2026 02:01
KANTARIAK
todos2

Bartolome Ertzilla Musika Eskola Publikotik zuregana jotzen dugu 2026-27 ikasturtean gure ikastetxean abesteko jarduera berri baten berria emateko: KANTARIAK.

7 urtetik gorako haurrei zuzendutako musika jarduera da, eta kantura modu ludiko, hezigarri eta aberasgarrian hurbiltzea du helburu.

Taldeak gune bat eskaintzen du, non ikasleek musikaz gozatu eta beren entzumen musikala garatu ahal izango duten, ahozko adierazpena eta adierazpen emozionala eta beren buruarekiko konfiantza hobetu ahal izango dituzten, eta, aldi berean, talde lana, konstantzia eta bizikidetza bezalako balioak ikasi ahal izango dituzten.

Hori dela eta, datorren maiatzaren 31n arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Andra Mari Elizan izango dugu kontzertu berezi bat koru gonbidatu batekin. Horrela, familiek eta haurrek Euskadi osoan horrelako taldeen erreferente bat ezagutu ahal izango dute: Kantika Korala.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago eta apuntatzeko: Musika Eskolan bertan, emailez edo telefonoz

Animatu!

Kartela



Itzuli



Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
Pribatasun Politika
La Cornisa