La Cornisa
 
ImagenNoticia
04/05/2026 06:01
MUSIKA HITZALDIAK ETA OLBE
todos2

Maiatzaren 12an, asteartea, Bartolomé Ertzilla Musika Eskolako ohiko Musika Hitzaldien zikloaren barruan, ABAOk parte hartuko du, Carlos Imaz musikagile eta piano-jotzailearen eskutik.

Hizlari honek Andrea Chénier opera ulertzeko gakoak erakutsiko dizkigu. Gainera, interesa duten pertsonak maiatzaren 26an Euskaldunara joan ahal izango dira opera hau ikusteko, prezio berezian eta Durangotik joan-etorriko autobusarekin.

Hitzaldia Durangoko Kurutzesantu Museoan izango da, 19: 00etan, eta erabat doakoa izango da lekua bete arte. Sarrerak Durangoko Musika Eskolara bertara joanez edo deituz erreserbatuko dira (tlf. 946 030 035).



Itzuli



Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
Pribatasun Politika
La Cornisa