todos2 24/09/2024 07:01 | |
Bartolome Ertzilla eta OLBE | |
---|---|
OLBEren eta Bartolome Ertzillaren arteko lankidetza zabalago baten barruan kokatzen den Don Pasquale operari buruzko hitzaldia |
OLBEren eta Bartolome Ertzillaren arteko lankidetza zabalago baten barruan kokatzen den Don Pasquale operari buruzko hitzaldia:
Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioa eta OLBE elkarlanean arituko dira herritarrek operaren ikuskizunera sar daitezen sustatzeko eta ahalbidetzeko. Denboraldi bakoitzean bi titulu planifikatuko dira. Izena ematen duten pertsonak oso eserleku onetan eta prezio onean joan ahal izango dira opera horretara. Gainera, autobus zerbitzua izango dute Durangotik Euskaldunara (Bilbo) eta kontzertuaren ondoren itzuliko dira.
Lehenengo opera Don Pasquale izango da, larunbatean, urriaren 26an (19:00). Italiako opera bufa handienetako azkena da, arte kommedian inspiratua. Eta opera honen trama eta historia hobeto ezagutzeko, OLBEk hari buruzko hitzaldia emango du urriaren 8an, asteartea, 19: 00etan, Durangoko Kurutzesantu Museoan. Hitzaldirako sarrera librea izango da aforoa bete arte, baina Musika Eskolara deitu behar da plaza erreserbatzeko.
Opera honetara joan nahi dutenek autobus-plaza erreserbatu beharko dute, eta ondoren operarako sarrera erosi.
Autobuseko plaza erreserbatzeko: bertzilla@durango.eus, Tel.: 946 030 035
Sarrerak erosteko: Arantza Calvo (OLBE), Tel.: 682 453 125, admonc@abao.org