La Cornisa
Noticias
Noticias
imagen de la noticiatodos2 17/04/2024 11:12
Antón Gómez, saxofoi-jotzaile durangarra, Conservatoire Royal de Bruxelles ospetsuan onartu dute
Durangarrak 9 urterekin hasi zituen musika ikasketak Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioa eta Musika Eskolan.

 

Antón Gómez saxofoi jotzaileak, Durangoko Musika Eskolako eta Kontserbatorioko ikasle ohiak, “Saxofoiko Interpretazio Klasiko eta Garaikideko Masterre”-ko ikasketa plaza bat lortu du “Bruxelleseko Conservatoire Royal”-en. Mundu osoko ikasleak bildu zituzten sarrera proba zorrotzak gainditu ondoren, Vincent David saxofoi jotzaile ospetsuarekin ikasteko aukera izango du Bruselan.

Vincent instrumentu horretarako munduko saxofoi jotzaile eta konpositore ospetsuenetako bat da, eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu. Orkestra garrantzitsuenetako askorekin kolaboratzen du maiz, egungo konpositore inportanteenekin lan egiteaz gain, saxofoirako obra gora handiko batzuk sortzen laguntzen du.

Durangarrak 9 urterekin hasi zituen musika ikasketak Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioa eta Musika Eskolan, eta 2020an Saxofoi espezialitateko Musika Ikasketa Profesionaletako Teknikari titulua lortu zuen Itziar Castrillo irakaslearen eskutik.

Gaur egun, saxofoia interpretatzeko goi mailako ikasketen azken urtea egiten ari da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Ángel Soria eta Nahikari Oloriz saxofoi jotzaile ezagunekin.

Datorren ikasturtetik aurrera, Belgikako hiriburuan biziko da masterreko ikasketak egiteko.

Itzuli

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa