La Cornisa
Noticias
Noticias
imagen de la noticiatodos2 22/05/2023 11:12
BART..SAX! PLAZARA
Bart Sax! Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxoen Big Bandak bi hitzordu garrantzitsu izango ditu ikasturte amaiera ospatzeko Durangon eta Matienan

 

Bart Sax! Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxoen Big Bandak bi hitzordu garrantzitsu izango ditu ikasturte amaiera ospatzeko Durangon eta Matienan, maiatzaren 27an eta ekainak 3an hurrenez hurren.
Hainbat proiektu egiten dituzte ikasturtero, eta aurten musika kaleetara ateratzea izango da proposamena. Gainera, kontzertu hau Musika Eskolako 40. Urteurrenaren barruan dago.

 

Durangoko Ezkurdiko kioskoa eta  Matienako Traña Plazakoa aukeratu dituzte musika lagun  topagune eta elkargune izateko, entzuteko, dantzatzeko edo sortzen den edozertarako.


Swingaren eta jazzaren inguruan duten estiloari leial, askotariko errepertorioa prestatu dute oraingo honetarako, pop, rock eta latineko kantuak barne, erritmo desberdinei lekua egiteko eta kontzertu ezberdin bat eskaintzeko, publiko eta adin ezberdinentzat erakargarria, Kioskoetan aritzen ziren musika-bandek duela urte batzuk egiten zuten bezala.


Bart Sax! Saxoen Big Bandak, 16 kurtso jardunean daramatzan 20 musikariz osatua dago, estilo ezberdinetako 20 kantuz osatutako errepertorioa eskainiko du, Esti Ibarra gure kantariaren laguntzarekin. Gainera, DJ Itsua izango da gurekin, taldearen kolaboratzailea, kontzertuaren aurretik eta ondoren saio bat eskainiz. Kartelaren diseinua taldeko kide den Jon Seoanek egin du, ilustrazioak ezinhobe jasotzen du kontzertuaren arima.

Larunbat eguerdirako maitasun eta ilusio handiz prestatutako kultur eta musika plana, Ezkurdiko Kioskoan elkargune bat proposatuz.



EGUNA: MAIATZAK 27
ORDUA: 13.OO. 12: 30ETATIK DJ ITSUA EGONGO DA PLAZA GIROTZEN
LEKUA: EZKURDIKO KIOSKOA

 

KARTELA

Itzuli

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa