La Cornisa
Noticias
Noticias
imagen de la noticiatodos2 15/05/2023 11:12
Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko bi ikasle sarituak
Durangora bi sari ekartzea lortu zuten, izan ere, Jon Iturrietak bigarren saria lortu zuen eta Irati Axkoetak hirugarrena euren kategorietan.

 

Joan den apirilaren 29an Euskal Herriko lehen Txistulari Gazteen Lehiaketa ospatu zen Bilboko BBK aretoan. Lehiaketa bi kategoriatan banatuta zegoen: 12 urte arteko ikasleak A kategorian, eta 13 urtetik 16ra B kategorian.

Bartolomé Ertzillako txistu gelak 4 ikasle aurkeztu zituen, Jon Iturrieta A kategorian, eta Irati Axkoeta, Hodei Saenz de la Cuesta eta Manex Iturrieta B kategorian.

Durangora bi sari ekartzea lortu zuten, izan ere, Jon Iturrietak bigarren saria lortu zuen eta Irati Axkoetak hirugarrena euren kategorietan. Beraz, jardunaldi interesgarria pasatzeaz gain, lauek egindako lan bikainaren errekonozimendua jaso zuten.

Interesgarria da jakitea lehiaketa hau 16 ediziotan egiten zela Hernanin, Hernaniko Txistulari Gazteen Leihaketa izenarekin, eta Bartolome Ertzillako txistulariek sari ugari irabazi dituztela, Durangoko txistulari gazteen maila bikaina erakutsiz.

 

Itzuli

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa