La Cornisa
 
ImagenNoticia
05/06/2026 11:01
BART...SAX! Kontzertua
todos2

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Bart... Sax! taldeak swing erritmoak ia bere osotasunean duen errepertorioa aurkeztuko du jendaurrean datorren Ekainaren 12an Durangoko Ezkurdi plazan.
Musikariak kiosko historikora igoko dira entzule eta lindy hop dantzariz inguratuta.
Musika entzun egiten da, baina batez ere sentitu egiten da, eta
gorputzaren bidez musika sentitzeko modua dantza da, zalantzarik gabe.


1920ko hamarkadan, jatorria duten swing erritmoek dantza propioari bide eman zioten,komunitate afroamerikarraren adierazpen kultural bizia bihurtuz.
Lindy Hoparen ezaugarri nagusienetakoa energia, jariotasuna eta berdintasunezko izaera da. Musikak bezala, inprobisaziorako eta mugimenduen askatasunerako espazioa eskaintzen du bikoteka zein bakarka.
Oraingoan musika eta dantza uztartuz proiektu konpartitu baten berri emango dizuegu.


Bart..Sax! Itziar Castrilloren zuzendaritzapean, Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxoen big band amateur ezaguna Durangaldeko Swing Taldearekin elkarlanean arituko da.
Durangaldeko Swing Taldeak beren lehen urratsak eta fruituak emanez dabiltza dantza mota hau herritarrengana hurbiltzeko asmoz.
Hilean behin antolatzen dituzten tailerrekin lindy hopa ikastera eta dantzatzera gonbidatzen gaituzte. Eskolak eskaintzen dituzte irakasle espezializatuak ekarriz,dantza partekatuz eta swinga kutsatuz, hori guztia Korrala Sormen Gunean eta publiko guztiarentzat zabalik.


Ekainaren 12rako egitarau bikoitza prestatu dugu:
Lehenengo arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Aretoan Liny Hop taller edo klase irekia eskainiko dugu Bilboko Little Harlem dantza eskolako Iker eta Gina irakasleen eskutik.
Jarduera honetarako, komeni da aurretik izena ematea bai emailez: korrala@ganso.info edo 678495082 telefonoan, 5 €-ko prezioa izango du pertsonako.
Ondoren, arratsaldeko 19.00etan, Ezkurdiko ingurua musika eta dantzaz beteko da, Bart... Sax! taldeak gehienbat swing erritmoetan oinarritutako kontzertua eskainiko du. Elaia Berrojalbiz abeslari gaztearekin batera guztira hamahiru kantu interpretatuko dira Big Band estiloan ,hogei musikari inguru izango ditugu Kioskoan.


Aire librean eta komunitatean musika eta dantzaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Gonbidapena lau haizetara luzatzen dugu, arratsalde ahaztezina izango delakoan gaude eta.

KARTELA



Itzuli



Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
Pribatasun Politika
La Cornisa