Datorren azaroaren 14an (ostirala), 20:00etan, kurtso honetako lehen Jam Session ospatuko dugu Plateruena Kultur Antzokian
Datorren azaroaren 14an (ostirala), 20:00etan, kurtso honetako lehen Jam Session ospatuko dugu Plateruena Kultur Antzokian. Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatuta eta musika modernoaren mintegiak bultzatuta, ikasturtean zehar egiten diren hiru kontzertuetatik hau lehenengoa izango da.
Kontzertu desberdin eta interesgarrien bidez, Durangoko herritarrei zuzeneko musika inprobisatuaren errealitatea hurbiltzea da asmoa, eta aldi berean, aukera ematen zaie eskolako ikasleei oso eszenatoki berezian jotzeko, Plateruenan, hain zuzen ere.
Urte asko dira kontzertu hauek ospatzen, Oraingo honetan Jon Carranza baxu jole Bermeotarra gonbidatu dugu gurekin jotzera. Jon, Bartzelonako ESMUC goi mailako kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, Amsterdaneko kontserbatorioan egin berri du masterra eta kurtsoko azken lauhilekoa Los Angeles USC unibertsitaean egin du.