La Cornisa

IKASGAIAK ADINAREN ARABERA

Eskolan eskaintzen diren irakasgaiak honela sekuentziatzen dira.

Eskolan MAILAK deitzen diegu, hau da, zikloak. Maila horiek MODULUTAN banatzen dira, hau da, ikasturteak. Musika-tresnen kasuan, moduluak ez dute zertan bat etorri ikasturtearekin, hau da, urtebete baino gehiago edo gutxiago iraun dezakete. Ikaslearen erritmoaren araberakoa da.

1 MAILA: MUSIKA ETA  MUGIMENDUA  (4-7 urte)

Lehen hurbilpeneko maila da. 4 eta 7 urte bitarteko haurrek osatzen dute soilik, eta erritmoa, intonazioa eta entzumena lantzen dituzte mugimenduaren eta abesti herrikoien bidez.

3 modulu edo ikastaro ditu.

Ziklo honetako helburuak hurrengo hauek dira

  • Umearen gaitasun artistikoak garatzea: entzumena, ahotsa, erritmoa eta mugimendua.
  • Musika-tresnak berak eta euron soinuak ezagutu eta bereiztea.
  • Gozatzea musika eginez.

Zelan?

  • Entzumena eta ahotsa; abesti eta entzunaldien bitartez
  • Erritmoa; dantzaren eta mugimenduaren bidez.

2 MAILA: 7 urtetik aurrerakoak

Eskolan 7 urtetik aurrera hasten diren ikasleak (helduak barne) eta 1. maila amaitzen duten haurrak sartzen dira maila honetan.

Maila honetan MUSIKA-HIZKUNTZArekin hasiko dira, eta MUSIKA-TRESNA batekin hasteko aukera dago. Hizkuntza 5 ikastaro edo modulutan sekuentziatuta dago, eta musika-tresna, berriz, 4tan.

>

HELDUAK

MUSIKA ESKOLAK Ikasgai eta plan berezi batzuk eskeintzen die helduei:

  • Entzunaldi gidatuak (Musikaren historia, opera…)
  • Lengoaia musikala (IKASKETA PLANA EGOKITUTA)
  • Musika Tresna (IKASKETA PLANA EGOKITUTA)

Maila honetako helburuak hurrengo hauez dira: Entzumena edo praktikaren bitartez Musika mundura urbiltzea, musikarekin gozatzea eta musika entzun, ulertu eta sortuz

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
Pribatasun Politika
La Cornisa